XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esperientzia ezin atseginagoa MUSIKASTEko talde antolatzailearentzat izan da Errenteriako Udalak izan duen jarrera positiboa baino positiboagoa, unerik larrienetan ere beti prest izan da bere gain hartzeko balizko eta ekidin ezinezko defizitak.

Oroitzapen ezin atseginagoa Musika-plaza inauguratu zenekoa, mila ahotseko Abesbatzarekin, lau musika-bandarekin, 100 txistularirekin, euskal balleteko bi talderekin... MUSIKASTE 83 programako egun bat izan zen.

Esperientzia negatiboak.- Horrela esaten diet, ustegabeko gertaerak direlako, desatseginak eta gure ihardueratik kanpokoak zirelako.

MUSIKASTE 75ean musikagile jakin batzuen lanak txaloka edo txistuka hartzeko prest zeuden taldeak jasan behar izan genituen, euren arteko edo euren jarraitzaileen arteko lehiagatik.

MUSIKASTE 77an orkestrako zuzendari gazte bati aukera emateko entsaioa egin zen, kontzertu berean beterano baten ondoan aritzeko aukera, alegia. Entsaio urriak zirela kasua, beteranoak oso denbora gutxi uzten zion gazteari agindutako lana prestatzeko. Esperientzia ez zen errepikatu.

MUSIKASTE 81ean Irekiera-egunean euskal folklorearen gai ezberdinei buruzko hitzaldiak antolatu ziren, Eusko Ikaskuntzako Folklore-sailarekin elkarlanean. Donostian izango ziren eta hizlari nagusiak Aita Jorge de Riezu eta Lucile Armstrong folklorezale frantses-eskoziarra ziren. Biek MUSIKASTE inauguratu ondoren hitz egin behar zuten. Emaitza ezin txarragoa izan zen koordinazio ezagatik. Baina Errenteriako ekitaldia are eta gehiago nahastu zen bortizkeria arazoengatik, Inaugurazioa jarburutzen zuten agintarien aurkako bortizkeriagatik.

Antzekoak, nahiz ez hain gogorrak, jasan izan dira MUSIKASTEren zenbait ediziotan, esate baterako Senideak edo talde radikalak eskatuta, komunikatuak irakurtzeko ahaleginak...

MUSIKASTE 84an Migel de Irizarri buruzko ikerketa bat aurkeztu zen, Artaxonako semea, baina bertako Udalak uko egin zion ordezkaritza bat bidaltzeari. Urte horretan bertan Amaierako egunerako Tomás Aragûésen txistu eta orkestrarako kontzertuaren estreinaldia programatu zen.